XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAUNGOIKOAREN SEMEA GIZON
Et Verbum caro factum est.
Jaungoikoaren Semea gizon egin zan. (Io. 1,14).

Ertaldean (Oriente'an) Jaungoiko egizkoaren mende zegon erri bat bizi zan, Israel'ko erria.

Jaungoikoak agindu zion erri oni beren odoletik sortuko zala animen Maixua, beartsuen Adiskidea, mendean zeudenen Askatzallea, guztien Salbatzallea, danak itxaro zutena, eta beste Santutasunez eta Opariaz Jaungoikoa gizonakin paketuko zuena.

Onen etorrera gertutzeko (prestatzeko) Espiritu Santuak gizaldi asko lenagotik, adierazi zien erri artako igarleei zer nolakoa izango zan etortzeko zegon Jaunaren Bedeinkatu ori.

Igarle oietako batek Belen'era begira, ikusten du an jaioko dala, eta beste aldetik beti betitik Aita Jaungoikoagandik jaioa dala.

Beste batek oartzen du Ama beti birjiña, neskatxa garbia, izango dala.

Beste batek Jerusalen'go eliz aundian sartzen ikusten du, eta beste batek dio, arren illobia aintzaz betea izango dala....

Baña baita ere ikusi zituzten igarleak aren oñaze eta neke-lanak: ikusi zuten egarriz, zigortuta, ogeita amar diruz salduta, gurutzean, oñazez, il-da... Eta ikusi bezela adierazi zioten Israel'go erriari.

Jaungoikoaren jakinduri aundia azaltzen da igarle-itz auetan, ain bai-dira neurtuak, eta toki eta denboretan aiñ egoki gertatuak....